ie200714b

 

Cuisenaire erregeletak

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

HASIERARA BUELTATU


 

__CUISENAIRE ERREGELETAK__

 

DEFINIZIOA

 

Cuisenaire-ren erregeletak matematikako materiala da, zeina haurrek zenbakien konposizioa eta deskonposizioa nolakoa den ikasteko baliogarria dena. Erregeletekin kalkuluetako jarduerak ikasiko dituzte era manipulagarri baten.

 

Erregeletak (reglettes frantsesez) asmatzailearen izena moduan izendatu zuten, Georges Cuisenaire (1891-1976),Belgikako Lehen Hezkuntzako irakaslea zen, bera 1952.urtean liburu bat argitaratu omen zuen izenburu honekin “Les nombres en couleurs”.

 

Material hau zurezko 10 erregeletaz osatzen da, 10 kolore desberdinetakoak. Erregeletak zm1etik 10 zm-etarako longitudea dituztenak. Erregeleta bakoitzak zenbaki bati dagokio:

 Zuria 1zm: 1

 Gorria 2zm: 2

 Berde argia 3 zm: 3

 Larrosa 4 zm: 4

 Horia 5 zm: 5

 Berde iluna 6 zm: 6

 Beltza 7 zm: 7

 Marroia 8 zm: 8

 Urdina 9 zm: 9

 Laranja 10zm:10

 

 

HELBURUAK:

 

1. Longitudea kolorearekin erlazionatzea

2. Baliokidetzak sortzea

3. 1etik 10erako seriazioa erakitzea

4. Zenbakien seriazioaren barneratze erlazioa konprobatzea

5. “handiagoa baino…” “txikiago baino…” erlazioekin lan egitea

6. Seriazo ezberdinak egitea

7. Zenbakien konposizioa eta deskonposizioa barneratzea

8. Gehiketa eta kenketa eragiketak era manipulagarri baten bidez ikastea

9. Gehiketaren propietate trukakorra eta elkarkorra konprobatzea

10. Bikoitza eta erdi kontzeptuak ulertzea

11. Banaketak egitea.

 

 

ERREGELETEKIN ARIKETAK:

 

Proposamen hauetatik habiatuta zenbait kontzeptu landu daitezke, jokuen bitartez.

 

 

o Joku librea

o Tamainaren ezagupena

o Seriazioak

o Baliokidieen jokua

o Sailkapenak

o “Erdia” eta “bikoitza” kontzeptuak landu

 

 

JOKU LIBREA

• Irudimenaren garapena sustatzea dakar, honek haur bakoitzaren estruktura mentala zein den ikustera eraman gaitzake.

• Koloreak bereiztea.

• Materialaren ezagupena.

• Banatzea.

• Tamainak egokitu.

• Materialera ohitu

 

TAMAINAREN EZAGUPENA

 

Lehenengo azterketa edo miaketa, material ez estrukturatuarekin egingo dute. Tiza bat eman ahal zaie eta beraiek trenak egin ditzakete edo tiza hori tamaina bereko erregleta batekin alderatu dezakete.

 

Haurren artean erregletak banatu ditzakegu eta denon artean ikusi zeinek duen erregletarik handiena edo txikiena.

 

Tamainen ezagupenean sakontzeko, erregleta luzeena bilatzen jarraituko dugu. Halako moldez, orain taldeko bi umeei erregleta naranja emango diegu. Honek baliokidetzaz jabetzea eragingo digu.

 

Hemendik aurrera N+1 kontzeptuarekin lan egin dezakegu.

Honekin lan egiteko proposamena:

 

Non sartu da aurreko zotza?

Haur bakoitzari batetik hamarrerako erregleta bat emango genieke. Ondoren, badaudela zenbait zotz hozkatuta daudela eta guk berriz bete behar ditugula esango diegu.Modelo bezala haur bati emandako erregleta naranja hartuko dut, honi ezer falta ez zaiolako.

 

Hemendik aurrera beste batek bederatzia izando du eta erregleta naranja duenarekin konparatzeaeskatuko diogu ea zenbat falta zaion ikusteko. Eta hau hamarnaka errepikatuko dugu.

SERIAZIOAK

 

Bi erregleten seriazioak egiten hasiko gara eta pixkanaka zailagoak egingo ditugu. Haur hezkuntza bukatzean, “handiago” eta “txikiago” kontzeptuak lantzen egon behar geinateke.

 

BALIOKIDEEN JOKUA

 

Batuketaren baliokidea bilatzerakoan funtsezkoa da, hau hamar baino handiago ez izatea.

 

a)Erregleta luze bat mahai gainean jarrito dugu. Haurrek, erregleta txikiagoak elkartuz, lehenengoaren baliokidea sortu beharko dute (deskonposizioa)

 

b)Oraingoan, bi erregleta elkaruko ditugu. Eta umeek bi erregleta horiek elkartuta duten tamaineko erregleta bakarra bilatu beharko dute. (konposizio edo konposaketa)

 

SAILKAPENAK

 

Erregletaz osaturiko eskailera bat sortzea izando litzateke jarduera honen helburua:

Lehenengo ariketa hau banaka egin beharko lukete haurrek, estrategia hau denek barneratu dutela ikusteko. Txikitik handira edo alderantziz egin genezake. Ondoren, denen artean sortuko lukete eskailera, eta haurrenbat okertuz gero, gelakideak zuzenduko liokete.

 

ERDIA ETA BIKOITZA KONTZEPTUAK LANDU

Tarta bat daukagu eta erditik banatu behar dugu.

 

“Erdia” kontzeptua lantzeko, janaria prestatzeko tailerra sortu dugu, bi gelen artean. Irakasleek tarta bat prestatu dugu, eta bi gelen artean banatu behar dugu. Bi gelak, ikasle kopuru bera daukate, beraz, bi zati berdinetan bereizi beharko dugu pastela.

 

Erregletekin neurtuko dugu tarta, eta erregleta naranjaren tamaina bera duela ikusiko dugu. Beraz haurrek konturatu beharko dira, bi erregleta hori, naranja sortzen dutela, eta ondorioz sumatuko dute, erregleta hori bakoitza, laranjaren erdia dela.

 

Bigarren tarta bat prestatu behar dugu.

 

Oraingoan, irakasleak tarta bat prestatu duela esango die umeei, baina beste gelako haurrak gonbidatu nahi dituela eta denentzako ez dagoela azalduko die. Ondoren zer egin dezaketen galdetu du. Beste tarta bat prestatu agian? Aurreko ariketan bezala, erregletez baliatu beharko lirakete, tartaren tamaina nolakoa izando behar liratekeen ikusteko.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.